Gizonezko baten gorpua agertu da Usakon

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urt. 17a, 13:38

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak baieztatu dute gizonezko baten gorpua agertu dela Zañartun, Usakoko presan. Ertzaintzak zehaztu duenez, 11:50 inguruan izan dute ezbeharraren berri eta adineko pertsona bat da.

Uretan gorpu bat zegoela esanez jaso dute abisua Ertzaintzan. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta suhiltzaileek atera dute uretatik 83 urteko gizonezkoaren gorpua. Mediku forentsea ere bertaratu da. Argitzeko dago oraindik gertatutakoa. 15:00ak bueltan eraman dute hilotza Usakotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak