Soka dantzarekin emango dio hasiera Oñatzek urteurrenari

Maialen Santos 2020ko urt. 17a, 12:41
Oñatz Dantza taldea eta agintariak, iazko Eusko Ikaskuntzaren urteurrenean egindako soka dantzan

Oñatz dantza taldeak aurten 50 urte betetzen dituela eta, egitarau oparoa antolatu dute datozen hilabeteetarako. Bihar, zapatua, emango diote hasiera antolatu dituzten ekintzei; horien berri emateko prentsaurrekoa egingo dute, eta ostean soka dantza eskainiko diete herriari.

Bihar egingo dute agerraldia udaletxeko osoko bilkuren aretoan, urte osorako prestatutakoa aurkezteko, eta bertatik dantzan irtenda ekingo diote ospakizunari.

Urteurreneko egitarauaren antolakuntzan diharduen Jon Irizarrek azaldu duenez, soka dantza egingo dute, Aita Madina txistulariekin lagunduta: "Hamarkada bakoitzeko hamar pertsonak egingo dugu; 50ek, guztira". Horien artean izango dira dantzariak eta dantzari ohiak; izan ere, Oñatz osatzen dutenekin eta osatu zutenekin ospatu gura dute urteurrena.

Hilaren 22an, mahai-ingurua

Ekitaldiekin jarraitzeko, urtarrilaren 22an mahai-ingurua egingo dute. "Oñatzek historian izandako eboluzioari buruz jardungo dugu berbetan", azaldu du, eta dio saio "dinamikoa" izango dela, non anekdotek eta bizipenek ere lekua izango duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak