Domekan hasiko dira mendi sailaren irteerak

Maialen Regueiro 2020ko urt. 17a, 17:07

Iazko eski irteera gidatuan ateratako argazkia (Irudia: Aloña Mendiko mendi saila)

Hamar mendi irteera, eski irteera gidatuak, mendi hamabostaldia, argazki lehiaketa, GPS nabigatzailearen ikastaroa eta 400 euroko dirulaguntza; horixe da aloña Mendiko mendi sailak mendizaleen gozamenerako 2020rako osatutako eskaintza.

Aloña Mendiko mendi sailak prest dauka dagoeneko 2020rako mendi eta eski irteeren egutegia. Domekan, urtarrilaren 19an, egingo dute urteko lehen mendi irteera. Horrekin batera, azaroan mendi hamabostaldia eta argazki lehiaketa izango dira, datak aurrerago zehaztuko dituzten arren. Urtean zehar mendi sailak GPS nabigatzaileari buruzko ikastaroa antolatzea ere aurreikusi du.

930 lagun federatuta

Mikel Otero Aloña Mendiko mendi saileko kideak 2020rako federatutako herritarren berri eman du: "Guztira, 930 herritarrek eman dute izena sailean. Mendi irteeren kasuan, gainera, geroz eta herritar gehiagok hartzen dute parte ibilaldietan". Azken horren harira, herritarrei proposamen bat egin die Oterok: "Sailean geroz eta arduradun gutxiago gaude eta herritarren batek taldera gehitzeko interesa izango balu, jar dadila gurekin harremanetan".

Eski irteera gidatu bikoitza

Mendi sailak gidatutako bi eski irteera antolatu ditu 2020ko negurako: lehena otsailaren 1ean eta 2an eta bigarrena martxoaren 20an eta 21ean. Panticosa eta Batximaña inguruetan arituko dira lehen eski irteera eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 24a izango da. Bigarrenean, berriz, Benasquen eta Remuñe bailaran arituko dira. Horrez gain, informazio gehiagorako, mendi sailak eskuragarri jarri du alonamendi.mendi@gmail.com helbidea.

400 euroko dirulaguntza

Aurtengo nobedadea ere izan du hizpide Oterok: "Herriko eragile edo norbanako orok mendi ekintza sustatzeko proiektua aurkezteko aukera izango du, mendi hamabostaldian aurkeztuko dena eta 400 euroko dirulaguntza izango duena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak