Herriko bigarren sarrera itxita egongo da bihar asfaltatze lanengatik

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urtarrilaren 14a

(Argazkia: google maps)

GI2630 errepidetik abiatuta, herriko bigarren sarrera, Belatxara gasolindegia pasa eta erdigunera doan sarrera (hilerrikoa), itxita egongo da bihar, urtarrilak 15, goizean. 08:00etan hasiko dituzte asfaltatze lanak eta goiz osoan egongo da itxita errepide zati hori. Ondorioz, Garagaltza aldetik herrigunera joan gura duten ibilgailuak Jaumendi biribilguneraino joan beharko dira norabidea aldatu eta Etxebarrialde baserri ondoko sarbidea hartzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak