Stephan Parmentier eta Camilo Umañaren solasaldia urtarrilaren 21ean, LSNEn

Maialen Regueiro 2020ko urt. 13a, 13:44

Stephan Parmentier eta Camilo Umaña

LSNEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu duen hitzaldi sortaren barruan dago, urtarrilaren 21ean, 18:00etatik aurrera, Comisiones de la verdad y Justicia Transicional: Los casos sudafricanos y colombianos izenburupean, Stephan Parmentierrek eta Camilo Umañak eskainiko dutena.

LSNEko irakasle Stephan Parmentierrek  eta Camilo Umañak (Colombiako Externado Unibertsitatea) "egiaren batzorde" izenekoak aztertuko dituzte solasaldian eta halako egiturek dituzten erronkak izango dituzte hizpide. Horrekin batera, Hego Afrikako eta Kolonbiako ereduak Euskal Herrian ere erabil daitezkeen aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak