Aloña Mendiko mendi sailak Adarra mendira egingo du urteko lehen irteera

Maialen Santos 2020ko urt. 13a, 10:08

Domeka honetan, hilaren 19an egingo dute irteera Adarra mendira; Urnieta eta Andoain herrien artean ibiliko dira. Urtarrilak 16, eguena, izango da izena-emateko azken eguna. 

Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Adarra mendira bisita egingo dute mendizaleek. Urnietan hasi eta Andoainen amaituko dute ibilbidea, eta tartean "tontortxo" ezberdinetatik igaroko direla azaldu dute antolakuntzatik. Behin ibilbidea amaituta, sagardotegi batean bazkalduko dute guztiek, arratsaldean Oñatira itzuli aurretik.

"Zailtasunik gabeko" ibilbidea dela aurreratu dute, 16,5 kilometro egiteko bost ordu inguruko ibilbidea. 

Izen-ematea, eguenera arte

Irteerara joan nahi duenak aurrez izena eman behar du Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidera mezua bidalita. Bestalde, ordaindu beharreko prezioa 10 eurokoa da, eta federatuta egotea derrigorrezkoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak