Ekain-Txouk umorez bete du Antixena gaztetxea

Maialen Regueiro 2020ko urt. 12a, 19:56

Ekain-Txou pailazoak ikuskizuna eskaini du Oñatiko Antixena gaztetxean. Ume eta guraso ugari gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera eta pailazoak umorez bete du beste behin ere gaztetxea, bere malabararismo eta jokoei esker.

Publikoaren parte-hartzea

Ekain-Txouk publikoaren laguntza behar izan du bere ikuskizuneko zenbait ekintza aurrera eramateko. Gauzak horrela, zenbait ume eta guraso prest agertu dira agertokira igo eta pailazoari laguntzeko.

Iazkoa errepikatuz

Ekain-Txouk ezagutzen du dagoeneko Oñatiko Antixena gaztetxea. Izan ere, iaz emanaldia eskaini zuen eta sarrera guztiak agortu ziren pailazoaren ikuskizunaz gozatzeko. Aurten ere, herritar ugari gerturatu dira Gure Zirkuan aritu den pailazoa eta malabaristaren saioa ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak