Construcciones Aloña Mendik ezin izan du Aiala talde zarauztarra garaitu (19-26)

Jone Olabarria 2020ko urt. 12a, 11:22

Construcciones Aloña Mendi eskubaloiko neskek 19-26 galdu zuten atzo Zarauzko Aiala taldearen aurka Zubikoan. Hasierako uneetan "nahiko ondo" aritu ziren arren, lehen zatian galdutako baloiek "aukera asko" eman zioten aialari aurretik jartzeko.

Talde oñatiarrak Aiala eskubaloiko zarazutarrak hartu zituen atzokoan etxean, Zubikoan. Josune Puga taldeko kapitainak adierazitakoaren arabera hasieran "ondo" ibili ziren, "defentsan batez ere": "Eroso hasi garen arren, une batean beherantz joan da dena. Bigarren zatiaren hasieran gora egitea lortu dugu pixka bat, baina ezin izan dugu Aiala garaitu".

Hain zuzen, Xabi Guridi entrenatzailearen esanetan lehen zatiak eman zion "aukera handia" Aialari: "Baloi asko galdu ditugu eta horrek marjina izateko aukera eman dio aurkariari. Erritmoa partidu osoan zehar mantentzea falta izan zaigu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak