Aratusteetan, otsailaren 22an, Oñatiko kaleetan zehar dantzan arituko dira zenbait herritar, eta dagoeneko hasiak dira dantza horiek prestatzen.
Astean birritan egingo dituzte entseguak, Eltzian: martitzenetan 20:00etan, eta zapatuetan 12:00etan. 16 urtetik gorako herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.