Oñatin egingo da Euskal Herriko hurrengo 'Sketchcrawl' marrazketa topaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urtarrilaren 9a

2018an Bergaran egin zuten 'Sketchcrawl' topaketan

Oñati marrazteko deialdia egin dute urtarrilaren 25erako. Unibertsitatearen aurrean aterako dute talde argazkia eguna hasteko, eta San Migel errota eta inguruak marraztea da egiten duten lehen gonbidapena.

Oñatin egingo da Euskal Herriko hurrengo 'Sketchcrawl' marrazketa topaketa. 10:00etan dute hitzordua eginda unibertsitatean eta talde argazkia atera eta gero hasiko dira herriko txokoak marrazten. Txokolateixia bisitatzeko plana ere egin dute eta bazkaria ere antolatu.

Hauxe da prestatu duten egitaraua:

  • 10:00etan, Oñatiko unibertsitatean talde argazkia
  • 10:15ean, San Miguel errota eta inguruak marrazteko aukera
  • 12:00etan, Foruen enparantzan, aperitiboa eta argazkia
  • 12:15ean, Txokolateixia bisitatzeko aukera
  • 14:30ean, bazkaria Zurrust jatetxean
  • 18:00etan, bukaerako argazkia
  • OHARRA: Bisitarako eta bazkarirako, aurrez eman behar da izena.

Antolatzen den Euskal Herriko 66. 'Sketchcrawl' marrazketa maratoia izango da. Azkena, Gasteizen egin zuten pasa den azaroan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak