Carmen Perianesentzat futbol saileko Gabonetako saskia

Maialen Regueiro 2020ko urt. 3a, 08:28

Aloña Mendiko futbol sailak urtero antolatzen du Gabonetako saskiaren zozketa eta dagoeneko agertu dira sarituak. Carmen Perianes izan da saskiaren irabazlea eta Jabi Azpiazu lehendakariaren eskutik jaso du saria.

Asteburuko hitzorduak

Urtea hastearekin batera, Aloña Mendi futbol saileko hainbat taldek partiduak jokatuko dituzte asteburu honetan. Emakumezkoen gorengoen mailak bihar, 15:30eatik aurrera hartuko du Azkoagainen, Intxurre taldea. Gizonezkoen jubenilen ohorezko mailak ere bihar, 17:45ean izango du partidua Azkoagainen, Burumendi taldearen aurka. Azkenik, infantil mailako gizonezkoek Arrasate B taldea hartuko dute bihar, Azkoagainen, 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak