Eskolatxo okindegiko labeak su hartu du

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urt. 1a, 21:52

Oñatiko udaltzainburuak baieztatu duenez, Eskolatxo okindegiko labeko isolatzaileak su hartu du gauean. Ke beltz asko sortu badu ere, zauriturik egon ez dela adierazi du eta ezta kalte handirik ere. Ez da eraikina husteko beharrik izan. 

Udaltzainak eta suhiltzaileak hurbildu dira ezbeharraren tokira eta isolatzailea kentzen dihardute sua ez dadin berpiztu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak