Arregi 1992an atxilotu zuten Bidarten, talde terroristako buru izatea egotzita. 2000n Frantziatik Espainiara eroan zuten, eta 30 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, terrorismo, hilketa, mehatxu eta lesio delituengatik. 73 urte ditu oñatiarrak eta dagoeneko, beteta dauzka zigorraren hiru laurdenak. Gerturatu arren ez diotela gradua aldatuko zehaztu dute, eta lehen graduan jarraituko du, 100.2 artikulua aplikatuta.