'Artza'-rekin argazki erraldoia egingo dute hilaren 31n, igerilekuan

Mireia Bikuña 2019ko abenduaren 30a

Xabier Infante eta Aloñaren igeriketa saila.

Zubikoako igerilekua itxiko duten egunerako egin dute deialdia. 13:00etan egingo dute argazki erraldoia, igerilekuan bertan eta bainujantziarekin. "Elkar gaitezen guztiok Artza-ren azken lanegunean eta egin diezaiogun merezi duen omenalditxoa!", esan dute antolatzaileek.

Era batera edo bestera, urte hauetaz guztietan, Xabier Infanterekin hartu emana izan duten guztiak daude gonbidatuta ekitaldira. "Hiru hamarkada luzeko historian bizipen asko bizi izan ditugu igeriketa sailean edo ur ikastaroetan ibili garenok. Gure entrenatzaile, monitore, gidari eta maisu izan da, eta irabazitako agur berezia eta merezitakoa egingo diogu, erretiroa hartzen duen egunean", esan dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak