Erakusleiho onena, Kimu loradendarena

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko abenduaren 27a

Aurtengo erakusleiho lehiaketako irabazleak Udal ordezkariekin. Argazkia: Berbia Oñati.

Abenduaren 21ean banatu zituzten XII. erakusleiho lehiaketako sariak; Kimu loradendak sari bikoitza eskuratu zuen –sari nagusia eta herritarrena–, Amalur belar dendak bigarrena jaso zuen, eta barne dekorazio Andrea Azkoagak, hirugarrena.

Guztira 26 dendek parte hartu dute, eta epai-mahaikideak eta herritarrak bat etorri dira zaldiko-maldiko bilakatutako erakusleihoa txalotzen; hori horrela, Kimu loradendak guztira, 1000 euro jaso ditu. Bigarren saria, –300 euro– Amalur dendarentzako izan da, eta hirugarrena, 200 eurotako saria, Andrea Azkoagarentzako. 

Kale Barrian dagoen Kimu loradendak eskuratu du lehenengo saria eta baita herritarrena ere.

Kale Zaharrean dagoen Amalur belar dendak ,bigaren saria.

Euskadi Etorbidean dagoen Andrea Azkoaga, barne dekorazio dendak hirugarren saria jaso du.

Parte hartu duten denda eta lokaletako erakusleihoek abenduaren 31ra arte apainduta mantendu beharko dituzte, –hala diote lehiaketaren arauek–, baina gehienek Errege egunera arte ez dute aldatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak