Sei lagun atxilotu dituzte Oñatiko enpresa batean lapurretan zebiltzalakoan

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 23a, 14:25

Herriko lantegi batean osten zebiltzalakoan 29 eta 46 urte arteko sei gizonezko atxilotu zituzten ertzainek atzo, abenduak 22, 12:15 inguruan.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez zaintza lanetan ziharduen Ertzaintzaren patruila-auto bat Oñatiko enpresa batera gerturatu zen atzo eguerdian, herritar batek egindako deiari erantzunez; izan ere, haren esanetan, hainbat lagun zeuden lantegi horren barruan lapurretan egiteko asmoarekin.

Hara gerturatzerakoan bi furgonetarekin egin zuten topo; bata lantegiaren atzeko partera zihoan eta besteak, handik alde egiteko asmoa zuen. Azken hori gerarazi zuten ertzainek eta barruan zeraman metalezko materialaren jatorriaz galdetuta ibilgailuaren gidariak erantzun zien lantegiaren atzeko partean zegoen edukiontzi batetik hartu zuela. Hara gerturatzerakoan beste ibilgailuan zihoazen bost lagunak antzeman zituzten, eta frogatu lantegiaren barrualdera sartu zirela hesia pasatuta. Bi ibilgailuak miatu zituzten orduan eta barruan topatu bost pala, bi arrastelu edo eskuare, mazo bat eta zizel bat, "seguru asko lapurretan erabiliak".

Ertzainek atxilotu egin zituzten sei lagunak -horietako bostek aurrekariak dituzte- eta gaur, Bergarako epaitegiaren eskuetan geratu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak