73 pertsona, Joseba Arregiren urteak adina

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 20a, 21:34

73 herritarrek osatu dute ilara, bakoitzaren adinaren arabera.

Sarek antolatuta, Joseba Arregiren egoera ikusarazteko ekitaldia egin dute gaur Oñatiko plazan, 73 herritarrek osatutako ilara eginda. "Bada presoek etxeratzeko garaia, konponbiderako garaia, aurrera egiteko garaia", aldarrikatu dute.

Ilarako lehenak urtebeteko adina du. Bigarrenak bi urte. Hirugarrenak hiru. Eta hala 73.era arte. Adinaren arabera kokatu dira ilaran eta zenbaki bakoitza esanahi batekin deskribatu dute, apurka-apurka, ilara guztia osatuz. Bidean hiru kartel jarri dituzte, Oñatiko hiru presoen egoera gogoraraziz:

Xabin Usandizaga, 60 urte, 22 urte espetxean, 1997an atxilotua.

Angel Telleria, 63 urte, 2 urte espetxean, 1980eko hamarkadaz geroztik atzerrian.

Joseba Arregi, 73 urte, 27 urte espetxean, 1992an atxilotua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak