Eskatu egin beharko da 'Mugiment' txartela

Miren Arregi Amasorrain 2019ko abe. 21a, 09:00

'Mugiment' txartela egin edo baja emateko eskatu ezean, herriko txartela egingo zaie, automatikoki, oñatiko abonatuei. Eskaera biak urtarrilaren 17a baino lehen egin beharko dituzte interesatuek; 13tik 17rako astean ate irekiak egingo dira Eltzian.

Urtarrilaren 1etik aurrera, Zu-bikoan eta Eltzian egongo dira egun kiroldegian dauden zerbitzu gehienak, izan ere, abenduaren 31n, itxiko egingo dituzte igerilekuak, urtarrilean, berriak egiteko lanei ekiteko. Hori horrela, 2020ko lehen egunetik aurrera, egun Zubikoan dauden kirol zerbitzu gehienak herriko bi eraikinetan egongo dira banatuta: kiroldegian bertan eta Eltzian. Igerilekuak erabiltzeko, Arrasate eta Bergarako udalekin egin du akordioa Oñatikoak, izan ere, lanek urte bete iraungo dutela uste dute eta tarte horretan bailarako bi igerileku horiek erabili ahal izateko au-kera emango da.

Abonatuen txartelak

Abonatuen txartelei dagokienez, bi txartel mota izango dituzte aukeran herritarrek datorren urtean: Oñatikoa eta bailarakoa edo Mugiment. Oñatiko txartelarekin bakarrik herriko kirol zerbitzuak erabili ahal izango dituzte herritarrek. Oñatiko kirol txartelaren prezioa 2020an izango da aurtengoarena baino %38 txikiagoa, gehi txartelak balio duen bost euroak. Hori, baina, kuotan sartuta dago. Bailarako txartela edo Mugiment txartela ateratzen duen herritarrak, berriz, 2019an herriko txartelagatik ordaindu duen kopuru bera ordainduko du. Mugiment txartela edo baja emateko eskatu ezean, automatikoki abonatuko zaie herriko txartela abonatuei. Hala, aldaketak gura izan ezkero, eskaerak lehenbailehen egiteko adierazi dute kiroldegiko arduradunek. Asko jota, urtarrilaren 17a baino lehen egin beharko dira horiek, izan ere, urtarrilaren 13tik 17ra bitartean ate irekiak egingo dituzte Eltzian – gimnasioa, ekintza gidatuetarako gela, aldagelak eta komunak egongo dira bertan–, herritarrek instalazio horiek ikusi ditzaten.

Kirol instalazioak 2020an

Igerilekuen itxierarekin, inguru-ko hainbat instalazio ere itxi egingo dituzte, hala nola azpiko aldagelak, aerobik gela, karate gela, bulegoak, medikuntza gela, gimnasioa, rokodromoa eta squash aretoak. Zubikoan, bestetik, kan-txak erabilgarri egongo dira, baita ekintza gidatuetarako era-biltzen diren bi gela. Obrek irauten duten bitartean, kantxa urdinean egokituko da Zubikoako sarrera edo harrera gunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak