Gabon gauez etorri ohi da Olentzero eta aurten ere ez du hutsik egingo. Eguerdirako Oñatin zeuden Mari Domingi eta bera, eta herriko umeekin egoteko hartu dute tartea. Foruen plazara iritsi orduko euren zain zeuden umeak eta ilara errespetatuz joan dira eurengana. Eskutitza eskura eman diete ume askok eta beste batzuk errezeloz hurbildu zatzaizkie.
Eguerdiko ekitaldia izan da, baina eguna bukatu aurretik badira gehiago herrian, asko Gabon kantuei lotutakoak. Urtarrilaren 6a bitartean, kirola, musika, aldarrikapena, antzerkia, elkartasuna, hitzaldiak edo jolasak izango dira, besteak beste. Hemen duzue agenda osatua.