Ekitaldiak Gabonetan, euskal presoak etxeratzeko eskatuz

Miren Arregi Amasorrain 2019ko abe. 20a, 12:12

"Joseba Arregi presoaren egoera ikusarazteko" ekitaldia egingo dute gaur, 19:00etan, plazan.

Sarek antolatuta, hainbat ekitaldi egingo dira Gabonetan euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Gaur, esaterako, 19:00retan, Oñatiko plazan, Joseba Arregi preso oñatiarraren aldeko ekitaldia egingo da. "Haren egoera ikusarazteko ekitaldi berezia izango da", antolatzaileen esanetan. Arregiren adina –73 urte– pertsona kopurutan irudikatuko dute ekitaldi horretan.

Abenduaren 24an, Eguberri egunean, Herri Denda jarriko da plazan. 10:30 aldera hasiko da, eta Sareko eta presoen aldeko materiala salduko da, baita Gabonetako saskiaren txartelak ere. Abenduaren 27an, berriz, urteko azken ostirala izanik, elkarretaratzea egingo dute plazan eta hilaren 30ean eta 31n preso eta iheslarien aldeko areto futbol txapelketa egingo da. Bi egingo dira; bata emakumezkoena eta bestea gizonezkoena eta parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 ur-tekoa izango da. Izen ematea Boga, Arrano, Ona eta Ongi tabernetan egin ahalko da, abenduaren 23a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak