Zabaldu dute Oñati eta Legazpi arteko errepidea

Maialen Regueiro 2019ko abe. 20a, 09:20

Irailaz geroztik, itxita egon da GI-2630 errepidea, Oñati eta Legazpi lotzen dituena. Izan ere, zubi batzuk konpontzeko aritu dira eta dagoeneko errepidea zabalik dago.

600.000 euroko aurrekontua

Lanak irailaren 16an hasi ziren, 600.000 euroko aurrekontuarekin eta aurreikusi bezala burutu dira. Gainera, lanen erritmo onak aurreikusia baino hilabete lehenago errepidea zabaltzea ahalbidetu du.

Autobus zerbitzua

Oñatiko Udalak dagoeneko autobus zerbitzua normalizatzeko eskaera egin du, eta Aldunditik adierazi dute, datozen egunetan informatuko dela gai honen inguruan, "errepidea zabaltzeko epea 3 aste aurreratu" delako. Gauzak horrela, autobus zerbitzuaren egoera normalizatu bitartean, gaur egun dagoen zerbitzuak martxan jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak