Zabalik da Oñatiko Udala izeneko beka jasotzeko deialdia

Maialen Regueiro 2019ko abe. 19a, 09:41

Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten giza zientzien eta zuzenbidearen alorretako proiektuak sustatu nahi dira Oñatiko Udala beka honen bitartez. Eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31 izango da.

4.000 euro

Oñatiko Udala beka 4.000 eurokoa izango da eta hiru ordainketa fase izango ditu: lehen ordainketa, ekarpenaren %20, ikertzaileari hautatua izan dela jakinarazi eta hilabetera egingo da. Bigarrena, ekarpenaren %50, ikerketa lanaren garapenaren berri ematean –txosten baten bitartez– egingo da. Hirugarrena eta azkena, ekarpenaren %30, proiektua amaitzean helaraziko zaio ikertzaileari.

Urtarrilaren 31ra arte

Eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31 izango da, 13:00ak baino lehen. Eskaera onartua izateko, Lege Soziologia Institutuaren webguneko formularioa betetzeaz gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: ikerketa proiektuari buruzko xehetasunak jasotzen dituen 2-5 orri arteko plana laburpena, bibliografia, hautagaien curriculuma eta behin-behineko aurrekontu eta kronograma.

Behin betiko proiektua irailaren 7a baino lehen aurkeztu beharko da, posta arruntez edota onati@iisj.es helbidera bidaliz. Institutuak izango du ikerketa argitaratzeko lehentasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak