Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 17:00ak aldera gertatu da istripua Oñatiko saihesbidera doan zubian, GI-2630 errepideko 17. kilometroan, Triana ondoan. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute eta autoko gidaria zauritu da; lekuan artatu ostean Arrasateko ospitalera eraman dute. Lekukoen arabera, auto gidari gaztea ondoezik aurkitu ostean gertatu da istripua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.