Oñatiko artisauen lanari erantzun bikaina

Miren Arregi Amasorrain 2019ko abenduaren 15a

Sekulako erantzun ona izan du gaur goizean Oñatiko plazan jarri duten artisauen azokak. Zur-tailagileak, harginak, oihalekin lan egiten dutenak, eztigileak, bitxigileak, gozogileak... Askotariko artisautza lanez gozatu eta bide batez, Gabonetarako opariak erosteko aukera aparta izan dute herritarrek. Eskaintza politak eta eguraldiak lagunduta, herritar mordoa batu da plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak