Lapiko artian izena du Anton Azpiazuk bultzatuta eta Artixa elkartearen eskutik, gaur, osoko bilkuren aretoan aurkeztu duten liburu batek. Bigarrenak, Oñatiko Uribarri auzoko kontuak jaso ditu; Mikel Alberdi da egileetako bat.
Lau emakume
Agueda Agirrek, Carmen Echeverriak, Maria Dolores Egañak eta Juana Inzak eskuz idatzitako errezeta koadernotxoak liburu bilakatu ditu Artixa elkarteak. Anton Azpiazuk gaurko aurkezpenean azpimarratu duenez, oso errezeta aberatsak dira, labean eta lapiko artean egindako jakiak jasotzen dituztenak. Azpiazuk adierazi du, erabiltzeko liburuak direla, sukaldean egiten jartzekoak, eta lehengo garaien oroitzapenak ekarriko dizkigutenak.
Uribarri auzoaz
Bestetik, beste hainbat auzok bezala, Uribarrik badu berea. Bertan, XV. mendetik honakoak kontatzen dira. Besteak beste, karlistadak, Santa Kruz apaizaren gainekoak eta baita zezenketa bat ere. Liburua 10 eurotan salduko da Txokolateixan eta Oñatiko Turismo Bulegoan egongo da salgai. "Lapiko Artean"-ek, bestetik, 20 euro balioko du eta aipatutako tokietan salduko da.