Gol bakarreko aldearekin irabazi du Fagor Industrialek Ereintzaren aurkako eskubaloi partidua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko abe. 14a, 21:27
Aloña Mendi eta Ereintzaren arteko lehiako une bat.

Hainbat momentutan partidua samur irabaziko zutela zirudien arren, Fagor Industrial Aloña Mendik gogor egin behar izan du lan Ereintzaren aurkako lehia irabazteko. Aitor Garcia entrenatzailearen esanetan garrantzitsuak izan dira puntuak, hurrengo bi partiduak etxetik kanpo jokatuko dituztela kontuan hartuta.

Defentsan egindako lan gogorrak eta aurrealdean lasaitasunarekin jokatu izanak eman dizkio Aloña Mendiri partiduko bi puntuak. Partidu guztian ibili dira etxekoak aurretik: "Aukerak izan ditugu lau goleko abantailarekin aurretik egoteko... baina, ezin izan da". Atsedenera 10-8ko abantailarekin iritsi dira oñatiarrak; eta, partidu amaieran 20-19 izan da emaitza.

Aurrean zuloak bilatzea, gakoa

Ereintza aurkari gogorra dela nabarmendu du Garcia entrenatzaileak. "Gure lana defentsa tinkoa egitea izan da, eta aurrean zuloak bilatzea. Esan behar da euren atezaina ondo ibili dela".

Partiduko gakoa behin eta berriz aukerak sortzea izan dela azaldu du Garciak. 

Hurrengo biak, etxetik kanpo

"Garrantzitsua izan da partidua irabaztea, izan ere hurrengo astean Urdanetaren aurka jokatuko dugu etxetik kanpo; eta, Gabonen ostean ere etxetik kanpo izango dugu lehia", dio Garciak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak