Urubien bila arituko dira gaur iluntzean Arantzazu inguruan

Maialen Santos 2019ko abe. 13a, 12:49

Nerea Pagaldai adituak gidatutako saioa egingo dute gaur ilunabarrean, 19:00etan, Arantzazuko Parketxetik hasita.

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu du bisita, urteko sasoi hau urubi hontzak ezagutzeko "egokia" dela iritzita. Hontz mota hau gainontzekoengandik nola bereizi jakiteko eta zein berezitasun dituen ikasteko aukera izango da iluntzean, eta bi ordu inguru iraungo du bisitak –hasieran azalpen batzuk emango dira eta–. Adin guztientzako herritarrei zuzendutako ekintza izango da, eta pertsonako bost euro ordaindu beharko dira. Arantzazuko Parketxeko ordezkariek azaldu dutenez, erreserba egitea beharrezkoa da, 943 78 28 94 edo 699 33 51 83 telefonotara deituta, plaza mugatuak daude eta. Bisitara linterna eramatea ere gomendagarria dela argitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak