10:00etan hasi da manifestazio bi zutabetan banatuta, Bizkaiko zutabeak Europa jauregian hasi du ibilbidea eta Gipuzkoa eta Arabakoak Bilbo plazan. Katedral Berriaren aurrean egin dute bat guztiek eta bertatik Legebiltzarrera jo dute egin nahi dituzten eskaerak zuzenean Eusko Legebiltzarreko taldeei helarazteko. Manifestazioa amaitzeko berriro joan dira Katedral Berrira eta bertan urtarrilaren 30ean egingo den greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute.
Pentsiodunak 2018ko urtarrilaren 15ean atera ziren lehen aldiz kalera eta ordutik hona astelehenero elkartu dira milaka erretiratu. Alde batetik, pentsioak Kontsumo Prezioaren Indizearen arabera (KPI) igotzea eskatzen dute eta Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea ere eskatzen dute.