Norberak gauzak egiteko duen indarraz mintzatuko da gaur Imanol Ibarrondo

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko abe. 11a, 09:59
Imanol Ibarrondo (Argazkia: Real Sociedad)

Askotan norberaren oztoporik handiena norberaren burua dela uste du Imanol Ibarrondok eta norberaren indarra atera eta talde lan osasuntsua lortzeko gakoak zeintzuk diren aipatuko ditu egun Realean diharduen 'coach' bizkaitarrak. Poz eta Eskola Kirola egitasmoek elkarrekin antolatutako hitzaldia izango da; sorpresak ere egongo dira Txandaren eskutik. 18:30ean hasiko da, kultura etxean.

Egun Realeko coah-a da Imanol Ibarrondo bilbotarra. Talde lana osasuntsua izatea da berak gura duena eta hori lortzeko egiten du lana. Eta horri buruz hitz egingo du gaur, eguaztena, Oñaiko kultura etxean, 18:30ean.

El regalo oculto de tu saboteador du izena hitzaldiak eta norberaren ezaugarriak ateratzeko eta lantzeko norberak duen indarraz jardungo du, ezaugarri horiek positiboak eta aktiboak izateko.

Poz, Ohitura Osasuntsuen Orientazio Zerbitzua, programaren barrua antolatutako hitzaldia da, Eskola Kirolarekin batera. Gainera, Txandaren laguntza ere izango dute. "Herritar osasuntsuak izatea da helburua eta honekin bat egiten duten herriko beste eragile batzuekin batera gauzak antolatzeko prest gaude. Oraingoan Txanda ere izango dugu ondoan eta litekeena da gauza gehiago ere egitea elkarrekin aurrerantzean", dio Rosa Lasagabaster kirol teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak