100 euroko bonuak ditu 'Merkatari'-k abenduan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko abe. 6a, 10:01

'Merkatari' aplikazioa telefono mugikor batean.

'Merkatari' zerbitzuaren bitartez dendarien eskaintzak eta herritarren eskaerak eskura dituzte saltzailek eta erosleek, alde bien arteko harremana indartzeko. Herriko hainbat denda eta zerbitzu sartu dira dagoeneko. abenduan 100 euro zozkatuko dituzte astero.

Herriko merkatarien eta bezeroen arteko komunikazioa hobetzeko tresna da Merkatari aplikazioa. "Saltzaileek euren produktuen katalogoa erakutsi dezakete bertan, dituzten eskaintzen berri eman. Erosleek, berriz, hori ikusteaz gain, eskaerak egin diezazkiekete dendariei", dio Merkatari proiektua koordinatzen ari den Ines Aranok. Oñatiko Udalak herriko merkatarien eskura jarri duen tresna da, Goiena lagun duela.

Dendara joan behar da

Dendarien eta bezeroen arteko harremana bertatik bertarakoa, gertukoa, izatea gura du Merkatari-k. Horrela, aplikazio honekin, produktuak eskuko telefonoan ikusi arren ezin dira on line erosi. "Bezeroak dendara joan behar du gura duen produktu hori erostera. Saltzaileen eta erosleen arteko betiko gertutasun hori babestu eta indartu gura du aplikazio honek". Tokiko dendek berebiziko garrantzia dute herriaren eraldatze eta etorkizunean; horregatik, Merkatari-k teknologiak eskaintzen dituen tresnak gerturatzen dizkie komertzioei. Bezeroek, aplikazioa deskargatzen duten momentutik, herriko eskaintza komertziala modu errazean ikus-teko aukera izango dute, euren telefonoetatik bertatik eta dauden lekuan daudela.

Txateatzeko aukera

Aplikazio honekin, gainera, eskaintza orokorrak eta pertsonalizatuak jasoko dituzte dendarien eskutik; produktuen eskaerak erraz egin ahal izango dituzte; eta dendariekin txat bidez kontaktatzeko aukera izango dute, edozein zalantza erraz argitzeko eta eskaerak eta enkarguak egi-teko, besteak beste. Oraingoz, herriko hamabost komertzio batu dira Merkatari egitasmora. "Era guztietako dendak eta zerbitzuak daude multzo horretan: janari dendak, ile apaindegiak, harategiak, dekorazio dendak, etxetresnak saltzen dituztenak, eta abar. Datozen asteetan han-ditu egingo da kopuru hori", dio Ines Aranok. Ekimenera batu gura duenak telefono zenbaki honetara deitu behar du: 688 69 02 55.

Doan da

Aplikazioa dohainik deskargatzea eta erabiltzea oso erraza da eta, gainera, deskargatzearekin ba-karrik bezeroek sariak irabaz ditzakete. Orain, esaterako, abendu osoan izango diren zozketak egongo dira. Aplikazioa deskargatzen duten bezeroen artean 100 euroko bonuak zozkatuko dira. IOS eta Android telefonoetan deskargatu daiteke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak