ELAk jakinarazi duenez, hilabeteak dira Natrako enpresa batzordea hitzarmena negoziatzen hasi zela, eta egindako sei bileretan ez dutela emaitzarik jaso. Horrela, azaroaren 29an egindako batzar orokorrean erabaki zuten lan geldialdiak egitea. Langileen aldarrikapenak dira: errelebo kontratua, laugarren erreleboaren plusa hobetzea, kategoriak antzinakotasunagatik izatea eta KPIaren araberako soldata igoera, besteak beste.