Gipuzkoako Fordu Aldundiko kultura departamentuak antolatuta, Kirolgala ekitaldia egin zen atzo, Tabakaleran. Hainbat sari banatu zituzten. Horietako bat Markel Irizar txirrindulari ohi oñatiarrari, Kirolari Ohiaren saria hain justu ere, "tropel profesionalean 16 denboraldi egin ondoren, erretiroa etxean hartu zuelako, joan den abuztuan Donostiako Klasikoan".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.