Bera Bera eta Zuazo taldeen lagunartekoa bihar Zubikoan

Maialen Regueiro 2019ko abe. 4a, 16:38
Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen arteko partidua (Irudia: Juan Antonio)

Aloña Mendiko eskubaloi sailak eta Udalak antolatuta, bihar, eguena, 19:00etatik aurrera, Super Amara Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldea aurrez aurre izango dira Zubikoan, lagunarteko partidua jokatzeko. Nagusiek bost euro ordaindu beharko dute sarrera eta 15 urtetik beherakoek, berriz, bi euro eta erdi.

Japonian jokatzen ari den eskubaloiko munduko txapelketa dela eta –abenduaren 15ean amaituko da–, Bera Berak lau lagunarteko partidu jokatuko ditu –horietatik bi jokatu ditu dagoeneko– eta biharkoa horietako bat izango da. Azaroaren 30ean ere Zubileta Evolution BM Zuazo izan zuen aurkari eta donostiarrek 29-27 irabazi zioten Barakaldoko taldeari. Modu horretan, gaurkoaz gain, Bera Berak abenduaren 13an jokatuko du azken lagunartekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak