'Etxean' ikuskizuna ikusteko sarrerak salgai daude jada

Maialen Regueiro 2019ko abe. 5a, 09:50

Potx eta Lotx pailazoek apirilean aurkeztu zuten Etxean izeneko ikuskizun berria, eta, Euskal Herriko hainbat herritan aurkezten ibili ostean, abenduaren 27an, egubakoitza, Santa Ana antzokian eskainiko dute ikuskizuna, 17:00etan hasita.

Potx eta Lotxen ikuskizun berria ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, Txokolateixan, txarteldegi digitalean eta www.oñati.eus atarian, hiru euro eta erditan. Familia mota guztiei zuzendutako ikuskizuna da Potx eta Lotxen Etxean eta esketx ezberdinez osatuta dago, non musika, abentura eta bihurrikeriak ez diren faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak