Hiru goleko errenta aprobetxatu ezin eta 4-6 galdu du Aloñak

Jagoba Domingo 2019ko abe. 1a, 19:37

Atsedenaldira 3 eta 1eko emaitzarekin markagailuan joan dira Aloñakoak; izan ere, liderra gogotik estututa fin ibili dira etxekoak. Hala ere, bigarren zatia hasi eta bost minutura epaileak 10 jokalarirekin utzi du Aloña, eta, ondoren, ezin izan diote markagailuari eutsi.

Futbol zaleek partidu biziaz gozatu dute Azkoagainen. Liderra etorri da Oñatira, Beasain, eta etxekoak, sailkapenean bigarren, hiru puntuen bila irten dira indar guztiekin. Biek ala biek izan dituzte gol aukerak hasieratik, baina etxekoek asmatu dute lehenengo. Hiru gol egin dituzte lehen 45 minutuetan eta sentsazio onak utzi dituzte berdegunean.

Bigarren zatia hasi eta berehala epaileak txartel gorria atera dio Zelaiari; eztabaida handia piztu du txartel horrek bai zelaian baita harmailetan ere, eta giroa berotzen joan da minutuek aurrera egin ahala. 10 jokalarirekin jarraitu diote etxekoek partiduari, eta liderrak gogotik estutu ostean, golak iritsi dira. Launako berdinketa 31. minutuan egin dute beasaindarrek. Alboko sake baten hasitako jokaldian aurrelariari baloia area ertzera iritsi zaio eta bertatik, atezainak geratzerik ez zuen jaurtiketa bat egin du. Epailearen erabaki horrek ere zeresana eman du, Aloñakoek euren aldeko alboko sakea eskatu dute eta. Azken minutuetan partiduaren erritmoa zeharo bizitu da eta etxekoek bosgarren golarekin berdinketa lortzeko aukera paregabea izan dute; hala ere, ez dute asmatu eta jarraian etorri da 4 eta 6koa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak