Uribarri auzoko bizimodua eta bertako biztanleen istorioak jaso dituzte. Besteak beste, 63 urtez eskolako maisu izan zen Pedro Migel Galarragaren pasarteak, euskarari garrantzia handia eman zion Felipe Jausoro maisuarenak nahiz Pedro Antonio Orueta apaizaren eskuzabaltasuna. Azken horrek, adibidez, 14.000 erreal batu zituen auzoko neska-mutilendako. Liburua egin izana oso gustura jaso dute auzokideek eta harrera ona izan duela aitortu du egileetako bat den Mikel Alberdik.
Laster izango da liburua eskuratzeko aukera.