Sentsazioak hobetzeko balio izan duen garaipena lortu du Fagor Industrialek

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 1a, 11:18

Azken bolada eskasari buelta eman gura zion Fagor Industrial Aloña Mendi taldeak aurkari zuzena duen Eskolapiosi irabazita. Partidu guztian izan ziren haien aurretik eta, une batzuetan erlaxatu arren, garaipenak ez zien ihes egin, 31-26 irabazita. 

Burua partiduan jarrita eman zioten hasiera norgehiagokari eta abantaila polita atera zion etxeko taldeak Eskolapiosi. Ondoren, baina, gora etorri ziren aurkariak, eta kontraerasoan hainbat gol egin zizkieten. Mikel Agirre kapitainak ere onartu zuen bukaeran, gol batzuk oparitu izana. Atsedenaldian, 14 eta 11 zen markagailuan.

Bigarren zatian errepikatu egin zen aurretik bizi izandakoa. Gogotsu kantxaratu ziren Fagor Industrial Aloña Mendiko jokalariak baina aldea handitu zutela ikusitakoan erlaxatzen hasi ziren. Zortzi minututan, gainera, jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuten. Hala ere, gutxienez bi goleko abantailari eutsi zioten uneoro, eta bukaerako emaitza 31 eta 26 izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak