Frantziako taldea oso estimatua da punk-oi! estiloa gustuko duten zaleen artean. Europan eta munduko herrialde askotan izen handia dauka. Zortzi urteko ibilbidean, hiru disko dituzte kalean; horrez gainera, orain dela gutxi argitaratu duten EP bat ere bai.
Talde berria, eskarmentuarekin
Hodei Beitia –Arkada Social eta Des-kontrol– abeslariak, Ibi –Non Servium– gitarra-joleak eta Xabik –Kaotiko– osatzen dute Yugular hirukotea. Orain dela urtebete eskas sortu zuten eta punk, hardcore eta oi! estiloak dituzte oinarrian. Disko labur bat eta orain dela gutxi argitaratutako Verdugo de verdugos lan luzea dituzte.
Taularen gaineko hirukoa borobiltzeko, herriko Tilikum taldea gonbidatuko dute gaztelekura; eta bukatutakoan, Itturri tabernan jarraituko dute jaia, DJ Motherfuckerrekin.
Sarrerak aurrez salgai
8 eurotan eros daitezke aurrez, Oñati.eus atarian, eta 10 eurotan, leihatilan erosiz gero.