Sailkapeneko lehen postuari eusteko gogoz dago Ingou Aloña

Maialen Regueiro 2019ko aza. 29a, 09:50

Ingou Aloñak ez du hutsik egin azken lau partiduetan eta bihar, Gamon taldearen bisita jasoko du Zubikoan.

Azken jardunaldian Anoeta taldearen aurka lortutako garaipenarekin (3-4) Gipuzkoako txapelketako liderrak dira Aitor Sanchezen mutilak eta bihar, beste aukera bat izango dute sailkapeneko lehen postu horri eusteko. Izan ere, Ingou Aloñak Gamon Tanatorio Oarso taldearen bisita jasoko du Zubikoan, 19:45ean.

"Azken jardunalditan sailkapeneko lehen postuetan zeuden taldeen aurka irabaztea lortu dugu, entrenamendu saiotan landutakoa praktikan jarriz eta bide horretan jarraitzea da taldearen asmoa", adierazi du Sanchezek. Horrekin batera, Ingou Aloñako entrenatzaileak taldearen jarrera azpimarratu du: "Taldearen jarrera oso ona izaten ari da denboraldi hasieratik, eta hori entrenamendu saiotan zein partidutan nabaritzen da".

Gamon Tanatorio Oarso taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago, jokatutako bost partidatik bina irabazi eta galduta eta bakarra bananduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak