Ganbara Abesbatza duela 25 urte sortu zuen gazte talde batek, eta, ordutik, entseguek, bidaiek, txapelketek, kontzertuek... bete dute abesbatza honen biografia. Gauzak horrela, eta 25. urteurrenaren azken ospakizun gisa, bihar, zapatua, Ganbara Abesbatzak Romantic Sound izeneko emanaldia eskainiko du, Bidaurretako monasterioan, 19:15ean hasita.
25 urte hauetan abesbatzatik pasa diren abeslari eta zuzendari ohien eta gaur egun partaide direnekin, 60 pertsonako abesbatza osatu du Ganbarak biharko emanaldirako. Hala, urte hauetan alboan izan dituzten horiei eskainitako kontzertua izango da, eta doakoa.
Biharko emanaldiaren izenak dioen bezala, Ganbara Abesbatzak musika erromatikoan oinarritutako programa prestatu du, eta bi zaitu izango ditu. Azken batean, biharko kontzertuan, azken 25 urte hauetan abestutako obra erromantikoak eta XIX. mendeko musika entzuteko aukera izango da.