2019/12/03 12:00 - 19:00

Jaiak

Euskararen Eguna

Euskararen Eguna
Oñati, Oñati

Euskararen Egunaren baitan, hainbat ekintza antolatu dira:

  • 12:00etan Batxilerreko ikasleek Kaffka antzerkia ikusiko dute Santa Ana antzokian. Kamikaz kolektiboa antzerki konpainiaren antzerkia arrakastatsua suertatzen ari da benetan. Ondoren Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren aktoreekin solasaldi irekia izango dute ikasleek.
  • 17:45ean txokolatea doan banatuko dute ikastetxeetako guraso elkarteek plazan eta batxilerreko ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte euro baten truke. Lortutako dirua ikasbidaiarako izango da.
  • 18:00etatik aurrera urteroko ohiturari jarraituz euskal kantuak abestuko ditugu Udaletxeko kontzejupean musika eskolako musikarien laguntzarekin.
  • 19:00etan Euskaraldiaren biribilean dantzan performancea izango da.
  • 19:30ean Kaffka antzerkiaren saio irekia herritar guztientzat. Emanaldiaren prezioa 5 €koa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak