Duela bi urte hartutako bideari jarraiki, Jose de Azpiazu musika eskolak inklusioa eta musika uztartzen dituen emanaldia antolatu du aurtengoan. Gaurko emanaldia bi zatitan banatu dute; lehenego musika eskoletako kideek jo dute, eta hauen ostean iritsi da Motxila 21 taldearen txanda.
Harrera "oso ona"
Hala, Nafarroako Motxila 21 taldea gonbidatu dute aurtengoan; talde hau Nafarroako down sindrome elkarteko kideek eta boluntarioek osatzen dute, guztira, hamabi pertsona dira. Taula gainena "oso gustura" egon direla azaldu dute taldeko kideek eta Oñatiko publikoak "ederto" hartu dituela azaldu dute: "Azken batean publikoa animatuta dagoenean guk asko eskertzen dugu eta lana baloratzen dela sentitzen dugu". Musika eskolatik ere "pozik" agertu dira kontzertuak emandakoarekin.