Berriz egingo dute bullying-aren gaia lantzeko hitzaldia

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 26a, 10:27

Umea negarrez behatz askok seinalatzen duten momentuan (Argazkia: pixabay)

Aurreko hitzaldian gelara sartu ezinik gelditu ziren hainbat guraso, aforoagatik. Eta hitzaldia berriz egitea pentsatu du Guraso Eskolak. Abenduaren 13an izango da, baina aste honetan eman behar da izena.

Eskola jazarpena edo bullying-a zer den eta nola prebenitu. Horiexek izan ziren, besteak beste, bullying-aren inguruan egindako hitzaldian landu ziren gaiak.  Guraso asko, baina, kanpoan gelditu ziren, gelaren aforoa gainduta zegoelako. Eta Guraso Eskolak erabaki du hitzaldia berriz antolatzea. Bestea bezala, Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da.

Aurreko saioan moduan, abendukoan ere Norgara taldeko psikologoa den Lidia Agilera izango da hizlaria. Abenduaren 13an izango da hitzaldia, 18:15ean, Euskaldun Berria gelan. Komeni da, baina, izena aurrez ematea. Horretarako, Ainhoa Moiua udal langilearekin harremanetan jarri beharko da ohiko bideak jarraituz: 943 037 700 telefonora deituta edo mezua ainhoa@onati.eus helbidera bidalita. Izena emateko azaroaren 29ra arte epea eman da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak