Goizean gertatu da. Lazarraga lorategiko zuhaitzetako bat lurrera erori egin da eta udaltzainek parkea itxi egin dute. Asteburuan ere itxita egongo dela baieztatu du udaltzaingoak arratsaldean.

Haizearen ondorioz Foruen plaza ondoko zuhaitzetako hainbat arrama erori dira gaur lurrera.
