Inklusioa eta musika uztartuz, Motxila 21 taldea gaztelekuan

Maialen Regueiro 2019ko aza. 22a, 14:09
Motxila 21 taldea (Irudia: Facebook)

Talde horrekin batera, Oñati eta Aretxabaletako musika eskoletako kideek ere parte hartuko dute emanaldian.

Jose de Azpiazu musika eskola duela bi urte hasi zen inklusioa eta musika uztartzen zituzten emanaldiak antolatzen. Lehen esperientzia 2017an izan zen, non Bergarako Ndank Ndank elkarteko kideekin batera emanaldia eskaini zuten. Inklusioaren gaiarekin jarraitzeko, musika eskolako kideei Motxila 21 taldea gonbidatzea egokia iruditu zitzaien. "Inklusioa eta musika uztartzen jarraitzeko talde honen emanaldia oso interesgarria iruditzen zaigu. Iaz, emanaldia lotzen saiatu ginen, baina ez zen posible izan", adierazi du Arantzazu Bikuñak, musika eskolako irakasleak. Hala, bihar, zapatua, Motxila 21 taldeko kideak gaztelekuan ikusteko aukera izango da, 18:30etik aurrera. Bikuñak aipatu du gogotsu daudela emanaldirako: "Ez dakigu zein izango den zapatuko kontzertuaren emaitza, baina guk ilusioz antolatu dugu eta gogotsu gaude".

Motxila 21

Musika talde hau Nafarroako down sindrome elkarteko kideek eta boluntarioek osatzen dute; guztira, hamabi pertsona dira. Horiekin batera, Oñatiko eta Aretxabaletako musika eskoletako ikasleek ere hartuko dute parte.

Sarreren salmenta

Biharko emanaldia ikusteko sarrerak aurrez erosteko aukera dago, j.a.musikaeskola.sarrerak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. Bihar, 17:30etik aurrera, gaztelekuko leihatilan erosteko aukera izango da honako prezio hauetan: helduek 10 eurotan eta 14 urtetik beherakoek eta 14 urte dutenek, zazpi eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak