Markel Irizarren lagunartekoak zapatuan egingo du bazkaria

Maialen Santos 2019ko aza. 21a, 09:48

Txirrindulari ohiaren familiakoak eta lagunak elkartuko dira etzi, zapatua, lagunartekoak urtero egiten duen batzarrean. 

Azken urteetan bezala, elkarrekin bazkalduko dute Zubillagako Zotz tabernan, 14:30ean, baina, aurrez, bazkariaren aurretik bilduko dira horretarako izena eman duten guztiak. Hain zuzen, eguerdian txarangak lagunduriko poteoa egiteko asmoa dute lagunarteko kide direnek. Iaz, 80 pertsona inguru bildu ziren lagunarteak antolatutako egunean, eta aurten, gutxi gorabehera, pertsona kopuru bera biltzea aurreikusten dute. Aurtengo hitzordua berezia izango da, gainera, Markel Irizar eta haren gertukoentzat. Txirrindulariak abuztuan erretiroa hartu zuenetik egingo duten lehen bazkaria izango da biharkoa. Irizarren zaleak elkartuko ditu, beraz, etziko hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak