Jakien bilketa handia egingo dute asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 20a, 15:35

Janaria organ

Ellikagaien Bankurako jakien bilketa handia egingo dute egubakoitzean eta zapatuan herriko sei janari dendetan. ACESMA elkartea arduratzen da bilketa horretarako boluntarioak topatu eta euren lana koordinatzeaz eta gaur, eguaztena, bilera egingo dute, 19:30ean, gaztetxean.

Bi orduko txandak egingo dituzte eta lagundu gura duten herritarrendako mezua zabaldu gura du elkarteak, kanpainaren berri emateko eta non eta noiz egon ahal duten zehazteko. Hauxe da zenbakia: 688 846 293.

Herriko sei janari dendek hartuko dute parte bilketa honetan: Errekaldeko denda, San Migel Kooperatiba, Eroski Center eta Eroski City, Olakuako Super BM, eta DIA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak