Domekan egingo du musika bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 20a, 10:44

Musika bandak urtarrilean kontzejupean egindako emanaldia

Domekan, hilak 24, egingo du Oñatiko musika bandak Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia. Santa Ana aretoan izango da, 12:45ean. Parrokiako abesbatzak ere parte hartuko du.

Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia egingo du musika bandak domekan. Musika bandako kideen ondoan parrokiako abesbatzako kideak egongo dira, haiek ere parte hartuko dute-eta emanaldi berezi honetan. Iñaxio Ibarrondok zuzenduko du eta joko dituzten piezen artean, Galiziako rapsodia bat joko dute, lehenengo aldiz. Katiuska zarzuelako doinuak ere joko dituzte.

Hauxe da domekako kontzertuko egitaraua:

  • Pepita greus (Egilea: Pascual Pérez Dori) -- Bandak joko du
  • King Arthur (Egilea: H. Purcell) -- Bandak joko du
  • Catantibus (Egilea: Esnal). Iñaxio Ibarrondok moldatuta - Bandak eta parrokiako abesbatzak
  • Katiuska (Egilea: Pablo Sorozabal) -- Bandak eta parrokiako abesbatzak
  • Alborada de segura (Egilea: Ezezaguna). Iñaxio Ibarrondok moldatuta --- Bandak joko du
  • Aires vascos (Egilea: Jose Franco Ribate) -- Bandak eta parrokiako abesbatzak
  • Por terras da Ribeira sacra (Letra eta musika: Iñaxio Ibarrondo. Itzulpena: Santiago Bonai) -- Bandak eta parrokiako abesbatzak

Kalejira

Azaroak 22, egubakoitza, da Santa Zezilia eguna eta egun horretan kalejira egingo du herriko kaleetan zehar Oñatiko musika bandak, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak