'Azken balea' da Tomaxen abenturak taldearen ikuskizun berria eta zapatuan ekarriko dute Oñatira, Urgaineko guraso elkarteak antolatuta. Bi saio egingo dituzte Zuazola institutuko aretoan: 16:30ean eta 18:00etan. Sarrerak salgai daude Kiku, Mizke, Txokolateixia eta Candeleku dendetan. Prezioa da 4,5 euro. Bi urteko haurrek ez dute sarrerarik ordainduko baina tiketa hartu beharko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.