Ume eta helduendako ipuin kontaketa gaur liburutegian, Azaroak 25ari lotuta

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 20a, 08:26

Coralia Rodriguez ipuin kontalari kubatarra

Coralia Rodriguez kubatarra etorriko da gaur Oñatiko udal liburutegira. Bi ipuin saio egingo ditu, umeendako bata eta helduendako bestea. Udaleko berdintasun sailak eta liburutegiak elkarrekin antolatutako saioak izango dira, Azaroak 25ari lotutakoak.

Azaroak 25aren inguruko programazioaren barruan, udaleko Berdintasun departamentuak eta udal liburutegiak elkarrekin antolatuta, ipuin kontaketa bikoitza egongo da gaur liburutegian.  Coralia Rodriguez narratzaile kubatarrak eskainiko ditu biak:

  • 17:00etan, umeendako: Había una vez un cocodrilo verde (haurren liburutegian)
  • 19:00etan, helduendako: Cosas de mujeres (nagusien liburutegian)

Coralia Rodriguez

Kuban jaio zen Coralia Rodriguez ipuin kontalaria. Bere senideengandik belaunaldiz belaunaldi jasotako ipuinak entzun eta jaso ditu, aitaren gitarra eta anaien danbor hotsekin batera. Antzerkigintza ikasi zuen Rodriguezek Félix Varela akademian eta ahozko narrazio ikasketak egin zituen Habanako antzokian,  Francisco Garzonekin. Hego eta ipar Amerikako, Europako eta Afrikako 20 herrialde ezberdinetan egin ditu saioak eta tokian tokiko ipuinak, poemak, istorioak eta pertsonaiak batu ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak